Herri Eskolako festa 2022

Joan zen ostiralean, maiatzak 27, Herri Eskolako Festa egiteko aukera izan genuen, azken bi urte hauek pasatu ondoren.

Bertan, jendetza izugarria bildu zen: ikasleak, irakasleak, guraso eta familiak; eta dena Eskolako Festaz gozatzeko.

Oso egitarau zabala eta anitza genuen aurretik: tailer ugari, hainbat jolas,  puzgarri erraldoia, ikasleek egindako lanen erakusketa eta ekintzen bideoa, apar festa, txokolatea, disko festa…

Baina batez ere hunkigarria izan zen ikasleek sortutako  dantza eta kantu emanaldiak. Batez ere, datorren ikasturtean DBHn egongo diren 6. mailako ia ikasle guztiek “Maite zaitut” abestu zutenean. Guk ere asko maite zaituztegu. Zortea eta ondo izan!

Argazki guztiak ikusteko egin klik argazki gainean

Beste alde, hemen daukazue ikasleek egindako eskulanak, jarduerak eta ekintzen bideoa.