DBH 3 mailako ikasleok Errekalde Berri Institutuarekin elkartrukea egin dugu

Bilboko Errekalde Berri eta Zumaiako Institutuaren artean elkartrukea egin dugu ikasturte honetan. DBH 3. mailako ikasleak izan dira protagonista eta esperientzia bikaina izan da. Abenduan hasi ginen elkar ezagutzen eta martxoan Bilbon eta maiatzean Zumaian elkartu gara denok.

DBH 3. mailan Bilboko Errekalde Berri institutarekin elkartrukea egiteko harremanetan jarri ginen. Elkar ezagutze bat izan da bi fase izan dituena. Abenduan institutu bakoitzak bere ingurunea oinarri zuen Kahoot! bat osatu zuen. Guk Bilbokoen kahoota erantzun genuen, horretarako informazioa bilatzen ere aritu behar izan genuen.

Bigarren eta hirugarren ebaluaziotan irteerak etorri ziren. Irteera gidatuak izan ziren hauek, Bilboko eta Zumaiako puntu garrantzitsuenen inguruko informazioa landu zirenak. Gure kasuan Zumaiako hamar puntu aukeratu genituen; Arritokieta, Algorri, San Telmo, Itzurun, San Jose iturria, Parrokia, Aita Mariren bustoa, Paolbideko mosaikoa, Inpernupe eta amaitzeko Beheko plazako erbesteratuen monumentua. Ikasleek klasean testutxoak landu zituzten eta ibilbidean zehar bilbotarrei kontatu zieten toki bakoitzeko historia eta galderatxo batzuk ere prestatu zituzten. Bilbon eguraldi euritsua izan bagenuen Zumaian eguzki bete betean osatu genuen ibilbidea.