2022ko martxoaren 8a

Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna 2022

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2022ko mar. 7a, 16:45

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarte Eguna izendatuta dago; “langilearena” ez dugu jartzen, beti lanean egon direlako eta dihardutelako, etxean eta, azken mendeetan etxetik kanpo ere.

Baina, oraindik, lan horren duintasuna eta beste eskubide askoren, aitortza eta errealitatean onartzea, falta da. Horregatik, aspaldi hasitako borrokak aurrera jarraitzen du.

Zumaiako Herri Eskolan lanketa hori egunero egiten dugu Hezkidetzaren bitartez, eta egun horren astea aprobetxatuta, hainbat baliabide erabiliko ditugu Emakumeen Eskubideak Aldarrikatu eta defendatzeko: Unitate Didaktikoak, ipuinak eta pelikulak, fitxa bereziki horretarako prestatuak…

Gaia girotzeko hemen daukazue bideo laburra:

Violeta Salas eta Ohiane Zunzunegi