AHOBIZI ETA BELAPREST IKASTETXEAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2020ko abe. 10a, 14:22
Euskaraldia egitasmoa abenduaren 4an amaitu bazen ere, 11 egun iraun ondoren, ez dugu ahaztu behar gure egite asmoa 365 egunetara luzatzen dela. Abenduaren 4an Herri Eskolan Ahobizi eta Belapresten bixita izan genuen Aita Mari eraikuntzan txikiekin jolastuz eta giroa izugarri animatuz (abesten eta dantzan), eta arratsaldean, euskal jolas eta herri kirolak izan zituzten. Animo eta bakoitzak bere mailan Euskaraz Bizi!