LGTBI FOBIAREN AURKAKO EGUNA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2020ko mai. 19a, 18:39

Zumaiako Herri Eskolak egunerokotasuneko “normatibitatean” modu batera edo bestera baztertuak diren kolektiboekin bat egiten du  maiatzaren 17ko LGTBI fobiaren aurkako egunean, hau da lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexual kolektiboarekin.

Beharrezkoa dugu beraz, errealitatearekiko kritikoak izatea eta kritikotasun honetan oinarritutako komunitate anitz, seguru eta inklusiboa osatzea.

Zumaiako Herri Eskolako komunitatea osatzen dugun irakasle, guraso, ikasle eta langileak gure begirada kritikoa eta inklusiboa elkarbanatzen eta irtenbide berriak partekatzen ari gara aniztasun afektibo-sexualari erantzuteko. Konpromezu tinko eta sendo honetan etengabe ihardugu.
Gure eskolan mila kolore!

https://www.youtube.com/watch?v=B-YXDNECDYQ