"ENCODIGO: IRAKURKETA-IDAZKETA TRESNA DIGITALA"

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2019ko aza. 6a, 14:53

Irakurketa-idazketa prozesua betidanik izan da garrantzitsua ikasleen gaitasunak garatzeko orduan.

Prozesu hori motibagarriago izateko eta ikasitakoa barneratuta gelditzeko, aurtengo ikasturte hasieran Formazio saioa  izan genuen “Encódigo software hezitzailea” ezagutzeko.

Irakurketa-idazketa tresna digital honen aukerak eta onurak ikusita, Zumaiako Herri Eskolak, on-line lizentzia erostea erabaki zuen.

Urrian, jada, martxan jarri dugu Lehen Hezkuntzako 1 mailan. Hala egingo dugu ere, Haur Hezkuntzako 5 urteko geletan, Lehen Hezkuntzako 2. Mailan (“trabadak” lantzeko bereziki), eta behar duten gainerako ikasleekin Laguntza Gelakoen bitartez.

Tresna honen egilea: Eduardo Herrera Cantera da. Psikologo eta logopeda, dislexia eta diskalkuliaren tratamenduan espezialista.

Tresna honek hainbat aukera ematen dizkio irakasleari:

  1. Antolatutako materiala erabiltzea, kontzientzia fonologikoa (letrak edota silabak ezagutzea) eta lexikoa (hitzak ezagutzea) landuz.
  2. Baliabide ugari aurkeztea (irudiak, audioak) fonema-grafemen arteko asoziazioa barneratzeko.
  3. Hainbat jarduera, hitzen errepresentazio lexikoa ikasteko.
  4. “Berrikastean”, multiatazan, aurkezpen dinamikoan edota informazioa “bits-etan” irakasteko estrategian oinarritutako irakaskuntzaz baliatzea.
  5. Irakurketarako zereginetan arreta eta interesa mantentzea.
  6. Arbel digitalean idazketa eta trazua lantzea.
  7. Gelan lan egiteko fitxak sortzea. Alde batetik, landutakoa edukien ezagutze lexikoa edo idazkera lerroduna lantzeko bingoa. Eta, bestetik, ikusizko euskarria duten irakurketarako orriak, etxean gehiago landu behar duten ikasleei emateko.
  8. Lankidetza jolasak sustatzea. Ikasleek puntuak gela osoarentzat lortu beharko dituzte eskolaren amaieran “Tximeleta efektua” jolasteko aukera izateko.