MUGIMENDU AUTONOMOA HAUR HEZKUNTZAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2019ko urr. 23a, 11:19

Zumaiako Herri Eskolan, ikasturte berriarekin batera, Haur Hezkuntzan Mugimendu Autonomoaren dinamika sendotzen eta besteekin partekatzen  jarraitzen dugu.
Eskola askotan ere, aldaketak burutzen ari dira baina, oraingoan , gure eredua ezagutzera Elorrioko ikastetxekoak etorri zaizkigu; esperientziak partekatu, espazioak aurkeztu eta elkar elikatzeko unea izan da.

 

Gure berrikuntza proiektuan,  haurrei bere interes eta jakin-mina asetzeko aukera zabala eskaintzen diegu. Jolasa eta esperimentazioa ardatz dutelarik  bere garapenean lagunduko duten espazio aberats eta anitzak diseinatu dira.
Aurrez, beste eskola batzuen esperientzia ezagutzeko aukera  izan dugu eta, bide berean, gurea ere,  irekia dago denon artean eskolen arteko sarea indartzeko.