'Letrajaleak' literatur fanzine berria kaleratu dugu

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2019ko ots. 26a, 10:54
Batxilergoan Literatura Unibertsala ikasten ari diren ikasleek talde proiektua egin dute hiruhileko honetan ere eta emaitza dagoeneko kalean da: 'Letrajaleak' literatur fanzinea. Ikastetxeko ikasle eta irakasleen artean banatzeaz gain, eskola inguruko tabernetan ere jarri dute eskuragarri. 
Ikasgaian landutako gaiekin hartuta osatu dute fanzine koloretsua eta paperera eraman dituzte irakurritako liburuen gomendioak, txangoan ikusitako kontuak edota gelan jasotako hitzaldi berezian entzundakoak. Zortzi orriko fantzinean aurki daitezke urteurren borobilak izan dituzten Frankenstein eta Tintin pertsonaiei buruzko erreportajea; Antton Garikano literatur itzultzaileari egindako elkarrizketa; literatur sistemari buruzko infografia; literatura unibertsaleko hainbat libururen gomendioak; eta, azkenik, ikasleek euren sormen koadernoetan egindako marrazkien lagina.