HAUSPOA proiektua Zumaiako Institutuan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2018ko abe. 5a, 12:57
Zumaiako Institutuan 2018-19 ikasturteko berrikuntza nagusia Hauspoa proiektua izan da. Klaseak amaitu eta bazkalostean hamaika tailer eta ikasgaiak indartzeko saio eskeini dira eta ikasleek oso gustura hartu dituzte.
Urrian hasi eta maiatzerarte astelehenetik ostegunera tailer ugari antolatu dira Zumaiako institutuan. Batzuk ikasgaiak indartzeko gelak dira, euskara, gaztelania, ingelesa, matematika eta fisika-kimika. Beste tailer batzuetan zaletasunak lantzen dira, hala nola, gitarra, bizikleta konponketa, kaligrafia, mekanografia, antzerkigintza, joskintza, alemaniera, ehungintza, erlaxazioa... Irakasleez gain eskolako gurasoek ere ematen dituzte tailerrak. Ikasleek oso ondo baloratu dituzte ekintza hauek. Lehenengo hiruhilekoa amaitzear gaude eta hemen dituzue hainbat argazki.