EUSKARAREN EGUNA

Astelehenean, Abenduak 3, EUSKARAREN EGUNAk bukaera emango dio EUSKARALDIAri, baina Euskaraz hitz egitea ez da egun batzuetako kontua. Euskaraz 365 egunez aritzea izan beharko litzateke helburu; hau da, Euskaraz bizitzea, abestiak esaten duen bezala: “Euskal Herrian Euskaraz”, eta idatzi zaharrak dioen moduan: Euskara jalgi hadi plazara eta mundura”.

 Euskaraldiari behar bezalako bukaera emateko eta Euskararen Eguna ospatzeko, ekintzaz betetako EGITARAUA osatu dugu:

  • Hasteko, sarrera-irteera orduetan megafoniaz entzungo dira gure abesti maiteak.
  •  Honekin batera, Udaleko Euskara aholku Batzordean prestaturiko egutegiak eta eskolan LH6ko ikasleek egindako pegatinak  banatuko dira gela guztietan.
  •  Euskararekiko idatzitako “desioak” Euskararen Zuhaitzean zintzilikatu dira.

Ondoren, emanaldiak etorriko dira:

  • Aita Marin, goizez kantu emanaldia izango da. Haur Hezkuntzako maila bakoitzak aurrez prestatutako kanta eskainiko du. Arratsaldean, berriz, euskal jolasak denen gozamenerako: lokots bilketa, sokatira, zaku-karrera, aulki-jolasa,…
  •  Sagarbiden, arratsaldean izango da saioa. Lehen Hezkuntzako maila guztiak gimnasioan bilduko dira kantu-saio eder bat eskaintzeko. Irakasleek ere beren ekarpena egingo dute. 

Ilusio handiz egin dugu lan aurretik Euskararen Egun hau benetan ederra izan dadin. Ez dadila egun bateko kontua izan. Urteko gainontzeko egunetan ere ilusio berberarekin jarrai dezagun euskararen alde.