Gure seme-alaben autonomia landuz: Hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2018ko api. 20a, 09:15

Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskolen eta ZHEn lankidetza akordioaren barnean kokatzen da datorren astelehenean izango den hitzaldi garrantzitsu hau ere, udalaren laguntzarekin, zuen seme-alaben eta gure ikasleen ongizaterako.

GAIA: BABESTEA EDO ESPERIMENTATZEN EZ UZTEA?

Hizlaria: Amaia Vazquez    Tokia: Alondegia        Eguna: Apirilak 23 (astelehena)

Ordua: 18:00-20:00.           Hizkuntza: Euskaraz   

KARTELA

http://www.zumaialhi.eus 

Sarri askotan seme-alabekin lantzen ditugun harremanetan, bi kontzeptu hauek nahastu egiten ditugu. Egun, hezkuntzan gehiegi behatzen ditugu gure gaztetxoek eta umeek bizitzeko dituzten zailtasun, frustrazio eta porrotak.

Gehiegi babestea eta babestea bi jarrera eta jokaera desberdinak dira. Lehenengoak autonomia bidea oztopatzen du eta bigarrenak guk helarazten dugun seguridadetik seme-alabak mundura abiatzen dira euren esperimentazio propioekin eta honen emaitzak bizitzen.