Martxoak 8

GU ERE MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2018ko mar. 6a, 13:35

Aurten ere, Zumaiako Herri Eskolak gureak egiten ditu Emakumeen Nazioarteko Eguneko aldarrikapenak eta konpromisoak. Besteak beste: “Emakumeen eta gizonen arteko parekotasuna”.

Eskualdeko ikastetxe eta udal guztiok zer egin handia daukagu oraindik berdintasuna lortzeko bidean. Ez dugu ahaztu behar, “berdintasuna ikasi egiten dela, irakatsi egin behar dela eta parekotasunean oinarritutako hezkuntza bermatu behar dugula”. Helburu horrekin, egitaraua adostu dugu:

· Martxoak 8 baino lehenago ikastetxeetan, gaiari buruzko unitate didaktikoa landuko da: bertso, abesti, leloak…

· Etxeetara, eskutitza bidaliko da.

· Martxoak 2an, 2 ikaslek eta Hezkidetzako arduradunak prentsaurrekoa irakurri zuten.

Martxoak 8an:

· 9:50ean denok Beheko Plazan bilduko gara, arropa morearekin jantzita.

· Berdintasun taldekoak edo udaletxeko ordezkari batek hasiera emango dio

ekintzari.

· 10:00etan JENDE KATEA hasiko da mugitzen ordena honetan: oikikoak, ZHE (LH5-LH6), Maria eta Jose (LH5-LH6), DBH-ZHE, DBH-M. eta J., BATXI1-ZHE, Soldadurakoak. JENDE KATEA Saregile plazaraino joango da, Erribera kalean sartu, eta Beheko plazara itzuli oinez.

· 10:30ean OHOLTZAN, ikastetxe bakoitzeko 3 ikaslek (ZHE, ZHE-DBH, Maria eta Jose, Oikikoak eta Soldadurakoak) Manifestuko esaldiak irakurriko dituzte.

Baita, Talde Feministakoek edo Malen Etxekoek.

Ondoren, denok batera: Egunari dagozkion Bertsoak abestuko ditugu.

10:50-11:00etan ikastetxera itzuliko gara.

Gehiago irakurri...