Emozioak familian

Zumaiako Herri Eskolako Lubaki Guraso Elkarteak antolatuta eta Baikara federazioaren eskutik, "Emozioak Familian" formakuntza saioa eskainiko da maiatzak 24an Herri Eskolako Sagarbideko eraikineko aretoan.

Formakuntza saioa 18:00etan hasiko da. Saioa dohainik izango da eta guraso, tutore, aitona-amona zein gaian interesa izan dezakeen beste edonor gonbidatuta dago bertan parte hartzera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide