Ate irekiak, larunbatean

2017-2018ko Batxilergoko aurrematrikulazioa abian da Herri Eskolan. Hala, larunbat honetan, maiatzaren 6an, ate irekiak izango dira, goizeko 10:00etan, Aita Mari eraikinean.

Bertaratzen direnek aukera izango dute eskola gertutik ezagutzeko, erabiltzen dituzten metodologiei buruzko xehetasunen berri izan edota zalantzak argitzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide