ZHEn dolua hizpide, Patxi Izagirrekin

ZHEn dolua hizpide, Patxi Izagirrekin. Zumaiako Herri Eskolan doluari buruzko saioa egin dute eta areto nagusia bete-bete eginda gelditu da. Patxi Izagirre aditua aritu da doluaz hizketan ZHEko ikasle, guraso eta irakasleekin. Gertuko norbait hiltzen denean azaltzen diren hainbat gai jorratu dituzte: dolua eta lutoaren arteko aldea, heriotzaren ondorengo fase desberdinak, heriotza motak, inguruko "tribuak" nola eman dezakeen laguntza eta babesa, hilberriaren oroitzapenak mantentzeak onurak dakartzala, sortzen zaizkigun emozioak,... Partaideei barneraino iritsi zaien saioa izan da zalantzarik gabe.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide