Olentzero eta Gomezagoren etorrera

Urteroko ohiturari jarraiki Zumaiko Herri Eskolak aurten ere Olentzero eta Gomezagoren etorrera prestatzeari ekin dio. Hona egun berezi hori ospatzeko egitaraua.

--AITA MARIN: Abenduaren 22an:

  ·  9:45etatik 10:30etara LH1 eta LH2garren mailakoak kanpoko eraikuntza berrira joango dira, Olentzero eta Gomezagori harrera egitera eta opariak jasotzera.

 ·   10:30etatik 11:15etara 2 eta 4 urteko haurrek honako abestiak eskainiko dizkigute eraikuntza berrian:

 -Olentzero.

 -Gomezago.

 -Etxetxo txiki honetan.

 -Hobeto kantatuko dugu.

 ·   11:15etan 3 eta 5 urtekoen txanda izango da, honako abestiak eskainiko dizkigutelarik:

 -Olentzero.

 -Gomezago.

-Din dan don.

 -Bertsoa.

 Amaieran, haurrek Olentzerorekin argazkiak ateratzeko aukera paregabea izango dute.

 --SAGARBIDEAN: Abenduaren 21ean:

Urtero bezala, 11:30ak aldera, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak eskolako gimnasioan daudela, Zarauzko Udaberri abesbatzak Gabon Kantak interpretatuko ditu. Urteak dira Imanol Urbieta “Manolo” musikariak gidatu zuen abesbatza gure artera inguratzen dela gabon atarian. Aurten, tamalez, ez dugu Manolo gure artean izango, baina bere lan mardula eta irrifarrak utzitako arrastoak beti izango du toki berezia gutako bakoitzean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide