ZHEtik, desio euskahaldunak!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2016ko abe. 5a, 17:15
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Zumaian, herri mailako ekimen batekin. Desioen Zuhaitza osatzeko eragile bakoitzak bere desioak aurkeztu ditu plazan, eta Zumaiako Herri Eskolako kideok ere etorkizun indartsua irudikatu dugu, euskahaldunak garelako!
Ikasle, guraso eta irakasleak hartu genuen parte gure hitz, bertso eta aldarrikapenekin.
 
ZHEko mezuak plazaraino heldu aurretik, eskola barruan lanketa emankorra egin dugu: gelaz gela gaia landuta eta txarteltxo koloretsuak sortuz. Horrez gain, HH eta LHko ikasleek ostiralean kantaldi berezia egin zuten, bai Aita Marin eta bai Sagarbiden ere. Aurten, Imanol Urbieta sortzaile handi eta hilberriaren abestiekin alaitu zituzten inguruak. Argazkiak ikusteko egin klik hemen.