EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2016ko aza. 21a, 16:23
AZAROAREN 25a Egun honen harira, aurten ere Berritzeguneak eta bailarako udaletxeek adostutako ekintzetan parte hartuko dugu Zumaiako Herri Eskolan. Aurtengo leloa “TRATU ONEKIN DANTZAN” izango da.

Astean zehar ,  gaiaren inguruko sentsibilizazioa eta kontzientzia hartzea izango dugu helburu, horretarako, mailaz maila egokitutako hausnarketa bideratuz. Gela bakoitzak zinta bat izango du berau apaindu, iradokizunez bete, … bururatzen zaiona txertatzeko.

Egunean bertan, zinta hauek eskegiko ditugu propio horretarako izango dugun posteari.