2016-2017 IKASTURTEAREN HASIERA

 

Hemen gara bueltan, eraikin berri eta guzti!

 

Gogoratu irailaren 7an ikasturte berriaren aurkezpen-ekitaldia izango dela, goizeko 10:00etan (autobusa ordu erdi lehenago abiatuko da). Bertan tutoreak ikastaldeari ikasturtea aurkeztuko dio, hala nola ikasle-taldea, irakasgaiak, irakasleak, egutegia, ordutegia...

 

- Sagarbide eraikinean: DBH 1 eta DBH 2

 

- Aita Mari (eraikin berrian): DBH 3, Curriculum Anitzeko Ikasgela eta Batxilergoa I.

 

- Aita Mari (eraikin zaharrean): DBH 4, Batxilergoa 2, Goi Mailako Heziketa Zikloa eta Zereginen Ikaskuntzako Gela.

 

Ongi etorri! 

 

Bide batez, webgunean ikasturteari dagokion informazioa eguneratzen ari garela adierazi nahi dizuegu. Bitartean, barka eragozpenak.

 

 

 

Osorik irakurri