Garralda-Otsagabiako ikasleekin elkartrukea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2016ko aza. 2a, 18:32

Bi urtez behin egiten dugun moduan, aurten ere Nafarroako Garralda eta Otsagabia herrietako ikastetxeekin elkartrukea jarri dugu martxan. Urriko azken astean, joaneko bidaia egin zuten ikasle zumaiarrek eta bizipenez betetako hiru egun pasa zituzten Nafarroako pirinioetan hango gazteekin. Natura, abentura eta lagun berriak!!! Hori bai konbinazio ederra.

 

Elkarrekin gehiago egoteko gogoarekin itzuli zirenez, has gaitezen haiek etortzen direnerako egonaldia prestatzen! Hona hemen irudi batzuk gozatzeko. On egin!

 

 

 

Ikusi hemen argazki guztiak   (azaroaren 13an argazki gehiagorekin eguneratua)

 

 

Osorik irakurri