TXANELA PROIEKTUA - FORMAZIO SAIOA IRAKASLEENTZAT

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2016ko aza. 10a, 09:30
Urte mordoxka da gure ikastetxean TXANELAko ikasmateriala erabiltzen dela Lehen Hezkuntzako maila guztietan. Eguneroko tresna baliagarria zaigu eta urtetako esperientzia pilatua dugu dagoeneko. Hala ere, interesgarria iruditu zaigu proiektuaren egileekin beraiekin materialari buruzko saiotxo bat egitea.

Hau dela eta, urriaren 25ean, bildu ginen Mikele Iztuetarekin eta Belen Baztarrikarekin (Ikastola Elkartekoak) batetik, zein material berri sortzen ari diren (IKTen bitartez) ezagutzeko; eta, bestetik, gure eguneroko lanean nola atera etekin handiagoa aztertzeko.

Honako puntuak tratatu ziren:

-          Ikaslearen beraren garrantzia.

-          Prozeduren eta lan egiteko eraren garrantzia.

-          Haurren konpetentzia orokorrak lantzeko jardueren detekzioa.

-          Hainbeste proposamenen aurrean, zeri eman garrantzia, nola jokatu irakasleok.

-          Lehen hezkuntzako 6. Mailako material berriari buruzko informazioa.

Saio bizi eta interesgaria. Jasotako informazioa eta lan egiteko ildoez hitz egiteko parada ezin hobea izan zen.

http://www.zumaialhi.eus