IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2016ko ira. 26a, 23:05

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

Nahiz eta urte batzuk eraman gure eguneroko lanean Lankidetzako teknikak erabiltzen, 2016-2017 ikasturtetik aurrera Zumaiako Herri Eskolako proiektu metodologiko bat izango da Ikaskuntza Kooperatiboa (Ikasteko kooperatu/Kooperatzen ikasi).

Hori dela eta, irakasleok, Lankidetza formazioa jasoko dugu Berritzeguneko prestatzaile-aholkularien eskutik.

Besteak beste, Lankidetzarekin lortu nahi dena hau da:

 


  • Ikasgiroa hobetzea eta ikasleria motibatzea.
  • Ikasleen emaitzak hobetzen laguntzea.
  • Kooperazioa eta bere baloreak sustatzea.
  • Ikasleak autonomoak izateko praktikak ezagutzea eta praktikan jartzea.
  • Ikasleak talde lanean ikastea, trebatzea eta aritzea.
  • Hainbat komunikazio-gaitasun eta gizarte-gaitasun ikasi eta barneratzea, eguneroko bizitzan aplikatuz.

Osorik irakurri