Matrikulazioaren irekiera haurreskoletan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Haurreskolak 2021ko urt. 4a, 15:47

Urtarrilaren 7tik 13ra matrikulazioa irekita egongo da Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskoletan 2019an edo 2020an jaiotako haurrentzat. 

Urtarrilaren 7tik 13ra arte egongo da zabalik matrikulazioa Zumaiako haurreskola publikoetan 2019an eta 2020an jaiotako haurrentzat tokia dago, bai Arrangoleta haurreskolan eta baita Eskola Txikian. Matrikulazioa martxoan, apirilan, maiatzean edo ekainan hasi nahi duten haurrentzako da.

Informazio gehiago www.haurreskolak.eus atarian edo ondorengo bi telefono zenbakietara deituta jasoko duzue: 943-86 22 92 (Arrangoleta) edo 943-86 53 45 (Eskola Txikia). Eta haurreskolak ikusi nahi badituzue pasa zaitezte bertatik!