Matrikulazioaren irekiera haurreskoletan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Haurreskolak 2020ko ira. 29a, 09:42

Urriaren 1etik 9ra matrikulazioa zabalik egongo da Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskoletan 2019an edo 2020an jaiotako haurrentzat. 

Urriaren 1etik 9ra arte egongo da zabalik matrikulazioa Zumaiako haurreskola publikoetan. 2019an eta 2020an jaiotako haurrentzat tokia dago bai Arrangoleta haurreskolan eta baita Eskola Txikian. Informazio gehiago www.haurreskolak.eus atarian edo ondorengo bi telefono zenbakietara deituta jasoko duzue: 943-862 292 (Arrangoleta) edota 943-865 345 (Eskola Txikia). Eta haurreskolak ikusi nahi badituzue pasa zaitezte bertatik!