23. Korrika

Zozkatu dira Korrika kilometroak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako AEK 2024ko mar. 6a, 13:04

Martxoaren 5ean egin zen zozketa eta dagoeneko ia eragile guztiek hartu dituzte petoak. Hasi da atzerako kontaketa.

 Jakina da Korrika gure herrira martxoaren 20an, goizeko ordu txikitan pasatuko dela. Orain arte ez zen, ordea, ezagutzen zein ordenatan, zein eragilek eta non hartuko zuten lekuko preziatua.

Honako hau duzue non eta zein ordutan pasatuko den lasterketa, baita lekua ere, gutxi gorabehera, jakina. Izan ere, puntu horien inguruan jarriko ditugu kilometro markagailuak eta orduak ere izan dezake atzerapenik, Getaria eta Zarautz arteko errepidea itxita baitago.

1410 Getaria (G +ZU) 20 01:54:10 N-634 KM- 23, Askizura igotzeko bidegurutze parean Askizura igotzeko bidegurutze parean ZANBUKA( Getaria)+ JUNITO DORRONSORO Zumaiako BERTSO ESKOLA
1411 Getaria 20 01:58:23 N-634 KM- 24, Tunela pasa eta gero, norabide aldaketa kartelean Tunela pasa eta gero, norabide aldaketa kartelean ZUMAIAKO INSTITUTUA HERRI ESKOLA( dbh-batxi)
1412 Zumaia 20 02:01:38 N-634 KM- 25, 25.KM (kartela)/ lur jausi seinalea 25.KM (kartela)/ lur jausi seinalea LUBAKI guraso taldea eta HERRI ESKOLA
1413 Zumaia 20 02:06:50 N-634 KM- 25, 25.KM (kartela)/ lur jausi seinalea 25km bukaera/aurreratzea baimentzeko seinalea ZUMAIENA ikastetxea
1414 Zumaia 20 02:11:23 N-634 KM- 26, 25km bukaera/aurreratzea baimentzeko seinalea Orrua pasata/parkigna eta gero LARRAINA euskara elkartea+ OSTARRENA zine kluba
1415 Zumaia 20 02:15:37 N-634 KM- 27, 1.go parking-aren bukaera 1.parkinaren bukaera EH BILDU
1416 Zumaia 20 02:20:10 N-634 KM- 28, zubi erdian/ 28.km (kartela) zubi erdian/ 28.km (kartela) GURE ESKU DAGO + Zumaiako ATHLETIC CLUB elkartea
1417 Zumaia 20 02:23:44 Txomin Agirre kalea, 1 Txomin Agirre bus geltokia ERKIBE Kultur taldea +EAJ
1418 Zumaia 20 02:26:59 Bidasoa kalea, 23 Bidasoa kalea bukaera/stop Errealaren aldeko ALGORRI taldea + ASTINDU dantza taldea
1419 Zumaia 20 02:30:53 Axular ibiltokia, 2 Zumaiena ikastetxea hasiera ZUMAIAKO UDALA
1420 Zumaia 20 02:34:47 Axular ibiltokia, 24 50eko seinalea/ GKN parean Zumaiako TRIATLOI TALDEA
1421 Zumaia 20 02:38:41 GI-3760 KM- 0,37 (Txikierdi auzoa) Oikiarako rotonda/kantera LAB
1422 Zumaia 20 02:42:35 GI-3760 KM- 1 Bedua barreiatua/ Bedua jatetxea Bedua jatetxerako sarrea INPERNUPE kultur elkartea + SORTU
1423 Zumaia 20 02:46:29 GI-3760 KM-2 GI-3760 KM-2 PULPO ESKUBALOI TALDEA
1424 Zumaia 20 02:51:02 GI-3760 KM- 2,5 Autopista gainean ERNAI + GAZTE ASANBLADA
1425 Zumaia 20 02:55:16 Gi-3760 KM- 3 3. km pasata/ goiko zubia baino lehen Zumaiako EMAKUMEON ETXEA
1426 Zumaia 20 02:59:49 Gi-3760 KM- 3,5 Ibaiaren zubia baino lehenagoko etxea MANTZIOR kultur elkartea + KOLARRE guraso taldea Oikia

Eskerrik asko guzti-guztioi, eragile, Korrika laguntzaile, Korrika lagun eta norbanakoari euskarari babesa emateagatik.

Martxoaren 24an autobusa aterako da Zumaiatik  Baionan festa ospatzeko, eta izen-emateko lekuan AEK euskaltegian eta Txikixa tabernan duzue.

Bukatzeko, ez ahaztu oraindik ere salgai ditugula petoak eta banderolak. Zatozte ahitu baino lehen.