Adi! Osteguna, matrikula egiteko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako AEK 2023ko ira. 20a, 11:51

Talde batzuk osatu dira; edozelan ere, beste batzuetan bada oraindik tokia.

Irailaren 4an abiatu genuen matrikula egiteko kanpaina eta dagoeneko azken egunak hurbil dira. 

 

Hasierako eskaintzak zabalak baziren ere, poliki-poliki taldeek beren bidea egin dute eta eskaintza zehaztu ahal izan dugu. Horregatik, horren berri eman nahi dizuegu, egoki badatorkizue gugana hurbiltzeko.

 

Talde batzuk osatu dira, baina badugu lekua hainbat taldetan. Esaterako, 0 mailan, goiz eta arratsaldeko taldeak osatzekotan daude: goizez 09:30etik-11:30era eta arratsaldez 18:30etik 20:30era, astelehenetik asteazkenera.

B1 eta b2 mailako ikasleentzat goizeko taldea dugu, astelehenetik asteazkenera 09:30etik 11:30era, eta b2 eta c1 mailakoentzat egutegi bera, baina arratsaldez,  18:30etik 20.30era.

c2 mailako ordutegia eta egutegia zehaztua dago: astelehen eta asteazkenetan 16:00etatik 18:30era.

Eskainitakoan interesik izanez gero, zatozte lehenbailehen euskaltegira: astelehenetik ostegunera 09:00-12:00/17:00-20:00 edo deitu 607625498 telefono zenbakira.