Euskaltegia itxita izango da irailera arte

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako AEK 2023ko uzt. 4a, 09:51
AEKren Zumaiako euskaltegiaren ataria.

Opor sasoia bukatuta, gogotsu itzuliko dira AEK-ko lankideak irailean lanera, eta orduan jarriko dute martxan neguko matrikulazio kanpaina.

AEKren Zumaiako Euskaltegia itxita izango da irailaren 4ra arte. Opor sasoia bukatuta, gogotsu itzuliko dira AEK-ko lankideak irailean lanera, eta orduan jarriko dute martxan neguko matrikulazio kanpaina. Hain zuzen, 09:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da horretarako aukera, irailaren 4tik aurrera.