Izen ematea zabalik dago AEK-ko udako ikastaroan eta, deskontuarekin, datorren ikasturterako

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako AEK 2023ko eka. 9a, 13:56

Datorren ikasturtean euskara ikasi edo hobetu nahi dutenentzat, aurrematrikula-aukera zabalik da AEKn. Hori egiten dutenek aurtengo prezioaren %5eko deskontua izango dute. Udako ikastaro trinkoa, berriz, irailean izango da.

Jada zabalik dago Zumaiako AEK euskaltegian izena emateko epea. Bi matrikulazio daude zabalik: alde batetik, irailean egingo den ikastaro trinkokoa; bestetik, datorren ikasturtean (urrian) hasi nahi dutenek %5eko deskontuarekin egin dezakete aurrematrikula, eta 3 epetan ordaindu. Bi ikastaroetan izena emateko azken eguna ekainaren 30a izango da.

Udako ikastaro trinkoa  irailaren 1etik 30era izango da, eta  HABEren B1, B2 edota C1 mailak prestatzea izango du ardatz. Interesa dutenek lotura honetan bete behar dituzte datuak: https://nextcloud.aek.eus/index.php/apps/forms/s/tWsNrcJFcqPsQt26cPG6dmrt

Datorren ikasturteko eskaintzan interesa dutenek, berriz, lotura honetan klikatu eta gauza bera egin beharko dute: https://www.aek.eus/aurrematrikula/