Irailaren 24ra arte matrikula zabalik

Maila guztietan eman ahalko da izena, c2 mailan ere bai.

Irailaren 1ean hasi genuen matrikulazio kanpaina eta 24ra izango duzue gurean matrikulatzeko aukera. Ordutegia eta egutegia honako hau duzue: goizeko 10:00-13:00etara/ 17:00-20:00etara astelehenetik ostegunera ( irailaren 9an izan ezik; itxita) Bidasoa kalea 1 behean. Telefonoz edo emailez ere eska dezakezue informazioa: 607625498 edo zumaia@aek.eus

Aurten, gainera, lehengo urtean bezala, ikastaro guztiak Zumaian eskaintzeko ahalegina egingo dugu, baita C2 maila ere.

%80ko asistentzia izanez gero, %75eko dirulaguntzak jasotzeko aukera izango duzue Zumaiako Udalean edo %100ekoa HABEn B2 mailara arte.

Zeren zain zaudete? Animatu.