Euskaltegia eta aurrematrikula zabalik

%5eko deskontua eta abantaila gehiago.

Abian da euskaltegian izena emateko garaia. Uztailaren 8ra arte aurrematrikulak dituen abantailez goza dezakezue: %5eko deskontua, taldeetan sartzeko lehentasuna, edo epe gehiagotan ordaintzeko aukera. Nolanahi ere, eta egoera hau dela eta, aurrematrikula hau on-line egin beharko da eta moldatzen ez zaretenontzat hitzordua hartu osteko arreta zerbitzu zuzena ere izango dugu. Aurretiazko zita eskatzeko gogoan izan gure telefono zein e-maila: 607625498 edo zumaia@aek.eus

Animatu euskara ikasi edo hobetzera!