Zumaia larruzko paletan nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea 2023ko eka. 10a, 20:58

Jokin Beristainek eta Aritz Garikanok osatutako bikoteak larruzko paletako Gipuzkoako txapelketa irabaztea lortu dute, jubenilen kategorian, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan jokatutako lehia estu bezain bizian. Aritzen patxada eta Jokinen zartatekoak erabakigarriak izan dira azken emaitzan, 35-28. Aupa Zumaia! Segi egurrean!