Asteazkenean odol ematea izango da Zumaian

Gaur eta bihar hartu ahal izango dituzte txandak odol emaileek, telefonoz.

Asteazkenean, hilak 8, arratsaldeko 16:30etik 20:30era odol ateraketa izango da Zumaian.

Internet bidez txandak hartu ahal izan dira ostiral, larunbat eta igandean. Gaur eta bihar, 17:30etik 21:00etara, telefonoz hartu ahal izango dira, 609 81 27 06 telefono zenbakira deituta edo WhatsAppez idatzita.

Odol Bankuko datuen arabera, odol emaileek behera egin dute, eta behar handia dago.

Eman odola, eman bizia!