Zumaian Odola emateko hitzordua online jarri da.

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2023ko urt. 7a, 11:21
Gotatanta.eus webgunean txanda online hartu daiteke.
Berritasunak ekarri dizkigu 2023. urteak Zumaiako Odol Emaileei. Hitzordua hartzeko online aukera ere izango dugu.
Probak egiten ari gara eta arazoak sortzen badira, aurrez barkamena eskatzen dizuegu.

Hitzordua hartzeko pausu hauek jarraitu behar dira:

https://www.gotatanta.eus/eu web orrian ordenagailuz edo mugikorraren bidez egin dezakezu.

Erreserbatu zita dohaintzan klikatu.



Lehenik, ordua aukeratu behar da, ondoren zure izen abizenak eta NAN zenbakia sartu. Adierazi baita ere zure lehen dohaintza den.
Klikatu GORDE botoian.





Gero mugikor zenbakia eta posta elektronikoa bete behar dira.
Pribatasun politika eta ez naiz robota klikatu ondoren, BERRETSI HITZORDUA botoiari sakatu.




Mugikorrean jasoko duzun kodea sartzea besterik ez duzu hitzordua amaitzeko.
Ondoren, SMS eta posta elektronikoa iritsiko zaizu hitzordua baieztatuz.


Telefonoz edo whatsappez ere hartu daitzezke, astelehena eta asteartean arratsaldeko 17:30 tik 21:00ra 609812706 zenbakiaren bidez.

Mila esker.
Zumaiako Odol Emaileak