Zumaiako Odol Emaileen 2023 urteko egutegia

Zumaiako Odol Emaileek 2023. urtean izango dituzten odol emateak.

2023 urtearen sartu berri gara eta badugu Zumaiako Odol Emaileen egutegia.

Beti bezala, bi hilean behin eta asteazkenetan izango ditugu odol emateak, arratsaldeko 16:30ean hasi eta 20:30ean amaituz.

Odola emateko txandak telefonoz edo WhatsAppez hartuko ditugu 609 81 27 06 telefonoan, ematea izango den asteko astelehen eta asteartean, arratsaldeko 17:30ean hasi eta 21:00era arte.

Urtarrilaren 11n izango dugu urteko lehen odol ematea. Beraz, zumaiarrei odola emateko gonbidapena ematen diegu.

Animatu eta Eman Odola, Eman Bizitza!!

Zumaiako Odol Emaileak