2021eko Zumaiako Odol Emaileen bigarren ateraketa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2021ko mar. 22a, 15:43
Zumaiako Odol Emaileok prest dugu urteko bigarren odol ateraketa. Txandak hartzeko epea gaur arratsaldean irekiko da.

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, azkeneko odol emanalditan erabilitako protokoloarekin jarraituko dugu eta odola ateratzeko txandak izango ditugu.

Asteazkena, martxoak 24, arratsaldeko 16:30etik 20:30era odola ematera gonbidatzen zaituztegu. Protokoloa zaintzeko eta jendetza ez izateko, txanda eskatu behar da aurrez, 609 812 706 telefonora deituaz. Arratsaldeko 17:30tik 21:00etara eskatu daiteke hitzordua.

Zuen deiaren zain gaude. Besarkaden zain, besoen beharrean.

Zumaiako Odol Emaileak