Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Euskadiren eta euskaldunen interesak defendatuko dituen taldea izan da gaur Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako EAJ-PNV 2023ko uzt. 9a, 19:26
Espainiako Gorteetarako EAJren hautagaiak eta Zumaiako EAJko kideak. (EAJ)

Espainiako Gorteetarako bozen atarian, Zumaian izan dira gaur Maribel Vaquero EAJren Espainiako Kongresurako zerrendaburua eta Luke Uribe-Etxebarria Senaturako hautagaia.

Espainiako Gorteetarako bozen atarian, kongresurako EAJren zerrendaburu Maribel Vaquero eta senaturako zerrendaburu Luke Uribe-Etxebarriarekin hitz egiteko aukera izan dugu gaur, igandea, Zumaian.

Herrian eragin zuzena izango duten proiektuak ditugu mahai gainean, besteak beste, klima aldaketari aurre egiteko plana eta Zumaia eta Getaria lotuko dituen oinezkoen pasealekua. Zumaian izan dira hautagaiak, eta EAJko kide hainbatekin elkartu dira.

Hona hemen bisitako irudi batzuk: