Zumaiako EAJk Ernairen jazarpen-ekintza salatzen du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako EAJ-PNV 2020ko ots. 14a, 23:43

EAJ-PNVk salatu egin nahi du ostiral arrats honetan, ezker abertzaleko gazteek (Ernai) sinatutako pankarta batetan EAJ eta PSE-EEko kide diren ehundaka herritarrei egindako iraina eta mehatxua. 

Ekintza hau, argi eta garbi, iragan astean Zaldibarko zabortegian erregistratu zen ezbehar tragikoa erabiliz euskal gizartean ezagun diren Ernai bezalako eragile politikoek jeltzaleon kontra abian jarri duten jazarpen-kanpainaren barruan egin da.

EAJ-PNVk era berean deitoratu nahi du oraindik obra-hondakinen azpian jarraitzen duten langileen senide eta lagunentzat horren mingarri eta dramatiko gertatzen den egoerarekin eragile politiko batzuk egiten ari diren erabilpen doilor eta okerra.

Azken boladan entzuten eta ikusten ari garen hainbat hitz eta gertakarik garbi erakusten dute zenbait sektorek aurrera egiteko duten modu bakarra iraina eta amorruaren bidea dela, demokraziaren baloreekin talka zuzena egiten duen jazarpenean oinarritzen dena; eta hori onartezina da.