Zorionak eta eskerrik asko

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako EAJ-PNV 2019ko mai. 27a, 09:45

Zumaiako EAJ-PNV-ko kideok EH Bildu zoriondu eta gugan konfidantza jarri duzuen zumaiar guztioi esker ona azaldu nahi dizuegu.

Lehenik eta behin Zumaiako Eusko Alderdi Jeltzaleak zorionak eman nahi dizkio EH Bilduri atzoko hauteskundeetan lortutako emaitzagaitik. Zorionak baita ere Zumaiako herritarrei egindako ariketa demokratikoagaitik.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkizuegu gugan konfidantza jarri dezuten zumaiar guztioi. Eman diguzuen konfidantza horri egoki erantzuten saiatuko gara.

Zumaiarekin eta zumaiarrekin dugun konpromisoa sendoa da eta orain arte bezala gure herriak aurrera egiten jarrai dezan kementsu eta zintzo lan egiten jarraituko dugu.

Eskerrik asko.