Zumaia Elkartea, herriko merkararitza eta ostalaritza bultzatzen

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Elkartea 2016ko aza. 18a, 15:58

Zumaiako Merkatari eta Ostalaritzako ZUMAIA ELKARTEAk oro har merkataritza bultzatu eta sustatzeko hainbat jarduera egiten ditu elkartearen helburu nagusia betetzeko: Zumaiako merkatarien eta ostalarien interesak babestea.

Elkarteak ZUMAIA Leialtasun txartela dauka. Haren jabeek kanpainan dauden denda eta jatetxeetan ordain dezakete eta horrela zozketa batzuetan parte hartu, deskontuak lortu, opariak... Gainera, hiru hilabetetan eta interesik gabe ordaintzeko aukera ematen du.

Bestalde, elkarteko merkatari eta ostalariek bezeroak gogobetetzeko asmoz kanpaina batzuk egiten dituzte; adibidez, udako eta neguko “Outlet” edo merke azokak, Merkataritzaren astea eta Gau Zuria.

Kanpaina horietako informazioa Elkarteko Facebook-ean aur dezakezue: https://www.facebook.com/ZumaiakoMerkatariOstalaritzaElkartea

Era berean, gogoratu ZUMAIA ELKARTEAk egoitza Zumaiako Turismo Bulegoan daukala, Kantauri plazako 13. zenbakian, eta dinamizatzailearekin, Tamararekin, harremanetan jartzeko bideoak hauek direla: 638 00 45 76 telefonoa edo zumaiaelkartea@gmail.com helbide elektronikoa. Horrez gain, Turismo Bulegoan egoten da asteartetik ostiralera, goizez.