ZUMAIENAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA AURKEZTU DUGU BIZKAIKO BBK URDAIBAI ZENTROAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2023ko abe. 1a, 18:22

UN Etxea-k Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, Busturiako BBK Urdaibai Zentroan antolatu duen “JASANGARRITASUNA EKINEAN” Hezkuntza Jardunaldian izan gara gure hezkuntza proiektua aurkezten.

Eusko Jaurlaritzako, BBK Urdaibai Zentroko eta UN Etxea-ko ordezkariek jardunaldian egindako irekiera instituzionalaz gain, Madriletik etorritako Charo Morán FUHEM-eko ordezkariak eman du hitzaldia. Horren ondoren, hezkuntzan ematen diren esperientzia desberdinak aurkeztu dira bertan: IHOBE, Kutxa Fundazioa, Lauro Ikastola eta gure proiektua izan direla, hain zuzen ere, aurkezturiko esperientziak.

Horrelako jardunaldietan parte hartzeko gonbidapenak asko pozten gaitu, eta lanean jarraitzeko indarra eman.