Ikasturteko errutinan barneratu gara!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2023ko ira. 26a, 16:38

Lehenengo bi asteetan zehar ikasturteko lan-dinamikak, espazioak, antolakuntza, ikasmaterialak eta abar ezagutu ondoren, aste honetan hasi gara ikasturteko ohiko ordutegian.

Udako oporren ondoren hasi genuen ikasturte berria, eta lehenengo bi asteetan zehar ikasturteko lan-dinamikak, espazioak, antolakuntza, ikasmaterialak eta abar ezagutu ondoren, aste honetan hasi gara ikasturteko ohiko ordutegian.

Haur Eskolako, Haur Hezkuntzako eta Lehen hezkuntzako ikasleak goiz eta arratsaldeko ordutegian murgildu dira. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak, berriz, ordutegi jarraian izango dituzte eskolak. Arratsaldez, Hedatze programaren baitan, errefortzu saioak, ikas-teknikak eta tailerrak izango dituzte. Azkenik, Batxilergoko ikasleek ordutegi jarraia izango dute, beti bezala.

Udako atsedenaldiaren ondoren, guztioi ongi datorkigun errutinan barneratu gara!