Orain dela urtebete...

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2023ko uzt. 7a, 14:06
Duela urtebete Zumaian egindako topaketa.

Orain dela urtebete, nazioarte mailako 120 profesional elkartu ginen lau egunez Zumaian.

Orain dela urtebete, nazioarte mailako 120 profesional elkartu ginen lau egunez Zumaian. Hezkuntzaren nondik norakoak aztertu eta etorkizunerako garrantzitsuak diren  erabakiak hartzea zuen helburu topaketak. Egun haietan adostutako oinarriekin jardun dugu aurtengo ikasturtean Unesco ikastetxeen sareko ehundaka ikastetxek.

Ekintzaz beteriko egunak izan ziren pasa den uztailekoak: Udaletxeko udalbatza aretoan Iñaki Ostolaza alkateak egindako ongi etorria, komentuko lorategiko harrera, geoparkera bisita, Kike Amonarrizekin Euskararen inguruan egindako ibilbidea, Baso Magikoan egindako irekiera eta itxiera ekitaldian parte hartu zuten dantzari eta erakunde desberdinetako ordezkariak... Amaia Barredo, Mónica Pedreira, Adolfo Uriarte, Jokin Bildarratz, Begoña Pedrosa, Iñaki Ostolaza, udaletxeko zinegotziak... Guzti-guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, kongresuari bere garrantzia eman eta emandako babesagatik.

Halaber, eskerrak eman nahi dizkiogu Zumaiako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen departamenduari, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, jasangarritasun eta ingurumen sailari, baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari ere.