GALIZIAKO ETA KATALUNIAKO ESKOLEN BISITAK IZAN DITUGU ASTE HONETAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2023ko ots. 23a, 19:17
Galiziako CPI Plurilingue Santa Lucia de Moraña eskolako irakasleak eta Kataluniako Cardedeu herriko Pla Marcell Institutuko haur hezkuntzako goi mailako ikasle eta irakasleak izan ditugu aste honetan Zumaienan.

Gure hezkuntza proiektua ezagutu eta gure egunerokoa ikusteko aukera izan dute egunotan. Konfiantzaren Pedagogia, Baso Magikoa, 0-18 urte bitarteko etapetako metodologia berritzaileak, azpiegiturak… 

Ilusioz betetzen gaituzte horrelako bisitek. Esfortzuz egiten ari garen lana baloratua eta entzuna izateak indarra ematen digu aurrera jarraitzeko.