Teknologia berriek gure egunerokoan duten eragina kontuan izanik, erabilera arduratsu batean trebatzen eta hezten ari gara ikasturte honetan. Sortzen diren zalantzen aurrean baliabideak eskaini eta erabilerak ekar ditzakeen arriskuei aurre egiteko tresnak ari gara lantzen, hain zuzen ere.
Saio hauek guztiak ORAIN Adikzio Prebentzio Taldearekin ari gara bideratzen.