JOLAS EREMU BERRIA DUGU ZUMAIENAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2022ko urr. 11a, 15:44
Aurrekaldean dugun jolas eremua naturalizatu dugu. Guztion artean diseinatu eta bideratua izan da espazio berri hau.

Azken asteetan buru-belarri lanean aritu ondoren, ireki dugu Zumaienako jolas eremu berria. Jolas berriak eta elkartzeko guneak izateaz gain, landareak eta zuhaitzak ere landatu ditugu. Gune atsegin honetan jolasteko eta ikasteko espazioak sortu ditugu eta nola ez, proiektu honetan ere ikasleak dira protagonista. Gaur goizean, eskolako ikasleek 3 zuhaitz bana landatu dituzte, etapa bakoitzeko bana.

Eskola orduetan erabiltzeaz gain, familiek ere aukera izango duzue espazio berria eskolaz orduz kanpo erabiltzeko. Gogoratu nahi dizuegu, beraz, espazio hau guztiona dela, eta denon ardura dela txukun mantentzea.