KAFE TERTULIA LEHEN HEZKUNTZAKO FAMILIEKIN

Teknologia berriak eta hauen erabilera izan zen landutako gaia.

Zein ederra izan den aspaldiko partez familiekin tertulian jardutea. Bizitzen ari garen egoera zail honetan ere, familiekin elkartu eta elkarren ahotsak entzutea. Atzoko kafe tertulian teknologia berriek eta hauen erabilpenak sortzen dizkiguten emozioak, kezkak edo zalantzak mahai gainean jarri genituen. Azken finean, familia eta gure arteko elkarlanak haurrari onura ekartzen diolako.