Oroimena ere bizirik Zumaienan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2021ko eka. 17a, 14:44

Mamiz beteriko proiektuak garatuz.

Zumaienan, emozio guztien lanketa gure eguneroko lanaren zutabe nagusietako bat da: gure artetik joan diren haien oroimenak eta doluak ere badu lekua gure eskolan. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearekin elkarlanean, Gradu Amaierako Lana egiten ari diren ikasle batzuen bisita berezia izan dugu Zumaienan, gai garrantzitsu hau gure bost urteko ikasleekin lantzeko asmoz. Pirritx pailazoaren presentziak argitu egin du berez iluna edo tristea izan ohi den gaia. Mamiz beteriko lana da gurea, helburuak eta edukiak argi, gure haurren ilusioa eta garapena ardatz hartuta.