GORA ZUMAIENA FEMINISTA!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2021ko mar. 8a, 17:34
Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egin dugu.
Emakumearen Nazioarteko Eguna gogotik ospatu eta aldarrikatu dugu.  Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko, zein eskubide horiek bete daitezela eskatzeko erabili dugu egun hau, Zumaienako Hezkidetza taldeak, talde feministaren laguntzarekin, egitarau oparoa antolatu dugu,  HHtik hasi eta bigarren hezkuntzaraino.
 
Ipuin hezkideak irakurtzeari ekin diote txikienek, emakumeen eskubideak aldarrikatzen dituzten abestiak entzun eta dantzatu dituzte beste batzuek eta saioetan gai ezberdinak jorratu dituzte, beti ere, emakumeen eskubideak defendatzea helburu izanik.
 
DBHko bi zikloetan, talde feministako kideek ikasleekin hausnarketarako bide izan diren berdintasunaren aldeko dinamikak landu dituzte. Batez ere ikusgarritasuna eman zaie emakume zientzilariei eta, borobiltzeko, “Corre como una chica” eta “Harriet” pelikulak ikusi dituzte.
 
Gora Zumaiena hezkidea!
 
Gora Zumaiena feminista!