INAUTERIAK 2021

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2021ko ots. 12a, 20:17
Aurten ere ospatu ditugu inauteriak Zumaienan.
Iritsi dira inauteriak!alaitasuna eta jai giroa hobekien islatzen dituen festa nagusia!
Badakigu aurtengo ikasturtea oso berezia dela, inoiz baino urrunago gaudela fisikoki, baina gogo ikaragarria dugu elkarrekin egoteko, elkar sentitzeko, algarak entzuteko eta gorputza mugitzeko.
Gure festa giroa ez denez itzaldu, aurten ere, inauteriak ospatu ditugu. Ez beti bezala, mailaka eta babes neurriak errespetatuz izan dira.
Denetarik izan dugu: pailazoak, hamaiketako berezia, dantzak...
GORA INAUTERIAK!