PLAZER TXIKIAK

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2021ko urt. 28a, 19:25
Gozatzeko aukera paregabea izan dute lehen hezkuntzako ikasleek.
Aisialdi garaian familian egiten ziren ekintza ugari bertan behera geratu edo asko mugatu diren garai hauetan, ikasleei plazer txiki horietaz gozatzen jarraitzeko aukera ematea ezinbestekoa dela pentsatzen dugu. Hori horrela, gaur arratsaldean, ZUMAIENAN dugun ARETOA aprobetxatuz, eta segurtasun neurri guztiekin, LH1, LH2 eta LH3ko ikasleek ZINEAZ gozatzeko aukera paregabea izan dute, pantaila erraldoiaren parean jarri eta kontzentraturik, “Koko dragoi txikia” filma ikusi dute, eta nola ez, EUSKARAZ.